Zerbitzu eginkizunak. Irtenbidea edo engainamendu berria?
Atzo, irailak 10, ErNE-k eta Herrigaingo Sailak bat egin zuten, negoziaketari inolako aukerarik eman gabe, eta aurretiaz adostuta zuten Zerbitzu Eginkizunetazko Ebazpen berriaren aurkezte hutsean geratu ziren.
Uztailaren 27 an Herrizaingo Sailak Ertzaintzarako Zerbitzu Eginkizunetaz argitaraturiko Ebazpenak sortu zituen ezadostasunak beraiek konponduko dituztela esanik agertu zaizkigu ErNe koak, baina orain arte aipatzen zituzten hutsegiteak hainbesteko ez zirela aipatuz hasi dira, ehuneko 99-a ondo zegoela onartuz,...
ErNE eta Herrizaingoko ordezkariak aho batez jokatu dute bilera osoan, adierazten genituen aukerak lantzera ukatuz inolako irtenbideraik ez diote eman negoziazio bideari, ez eta barne azterketa egiteko ezinbestekotzak jotzen genuen eta eskatzen zen informazioa emateko prestatasunik,...Biok bat eginda azaldu zaizkigu.
Salbatzaile gisa azaldu zaigu ErNE, baina bakoitzak bere bidean eginak garenez, aldaketa emateko egoera honetara heltzeko Herrizaingo Saila berak ahalbidetu duela ahaztu arazi nahi digu, ErNEk zerbitzu eginkizun arlotaz esan eta egin dituen aipamen guztiak ahantziz Sailarekin akordio itxia sostengatzen ari zaigu, harrotasunean murgilduz, baztertu nahi dituen beste ertzaintzako sindikatu denok aurka jarriz.
Pertsona bakoitzari entzun nahi diona esaten diote, zeharkako berriak luzatuz, datu zehatzak ezkutatuz edota akordioaren mamia hauteskunde politikoak igaro arte ez dela beteko aipatzea ahaztuz, Herrizaingo Saileko arduradunei jokoa jarraituz, ondorioz, seguraski, ordain gisa zenbaitzun abantailarako ebazpen laburtxoa bideratzea lotuta izanik.
Zalantzak zalantza, ez diegu bidea erraztuko, beraz, toki aldaketa bila zabiltzan ertzainok jakinean jartzen zaituztegu, deialdian parte har ezazuen, bada ezpada, interesatzen zaizkizuen tokiak zerrendatuz.
Herrizaingo Sailean geratzen diren jauntxoei aulkiek beste batzuei utzi aurretiaz konpontzear dituzten gaiei irtenbide egokia eman diezaietela eskatzeko ere aipaturiko bilerak eman zigun aukeraz baliatu ginen, bide batez komisaldegietatik desagertu diren furgoneta eta kotxe blindatuetaz galdetu genielarik eta erantzun zuzena jaso ere: ErNe -ko Idazkari nagusi ohia eta gaur egun Herrizaingoko Zuzendaria den arduradunak hartutako erabakia dela esan bait ziguten. Gauzak nola joan ziren ikusiz, erabakai hau ere ez al da ErNE rekin adostua egongo?