Zerrenda Integratua Kidegoka

Kontratazio zerrenden kudeaketarako, kidegoka antolatutako zerrende integratua aldarrikatzen dugu

2023/03/27
Zergatik? Hau delako berdintasun, gaitasun eta meritu printzipioak bermatzen dituen sistema bakarra.

Zeintzuk dira ezaugarriak?

  • Kidego bakoitzeko espezialitate eta hizkuntza guztiak integratzen ditu: Hautagaiak ordenatuko lirateke, sindikatuok Hezkuntza Departamentuarekin negoziatu eta adostutako meritu baremo baten arabera. Hautagai bakoitzak dauzkan titulazio eta nahiak kontutan izanda aukeratu ahal izango luke lanpostua. 

  • EPEa eta kontratazio zerrenda ia-desbinkulatuta: EPEen helburua irakasleak kontsolidatzea litzateke eta kontratazio zerrendena oraindik kontsolidatuta ez dauden irakasleak ordenatzea. EPE eta kontratazio zerrenden arteko binkulazio puntu bakarra litzateke merituen baremoan puntuazio jakin bat ematea hautagaiari oposaketa bat edo gehiago (data mugarik gabe) gainditu izanagatik.

  • Zerrenda beti irekita eta urteroko birbaremazioarekin.