Ikastaroak EPE Irakaskuntza 2012. Izen-emate epea itxita dago.

2012/01/30
Programazio didaktikoaren prestakuntzan laguntzeko ikastaroak antolatu ditugu Bilbo, Donostia eta Gasteizen.

Ikastaroetan izen emateko epea itxita dago.

 

Lekua: Bilbo, Donostia eta Gasteizen.

Datak: otsailaren 18 eta 25, martxoaren 3 eta 10. Ekainaren 2an programazioa aurkezteko prestakuntza saioa. Saioak goiz osokoak izango dira 10:00etatik 14:00etara.

Gasteizen otsailaren 22 eta 29an, martxoaren 7 eta 14ean. Ekainaren 6ean programazioa aurkezteko saioa. Saioak asteazken arratsaldean izango dira 16:00etatik 20:00etara.

  • Ikastaroak 20 ordu presentzial izango dituzte norberaren laneko 10.
  • Ikastaroak programazioa aurkezterakoan jarraitu beharreko irizpideen inguruko 4 orduko saio batekin amaituko ditugu.
  • Ikastaroetan parte hartzen dutenei 3 kreditu balio dituen ziurtagiria emango zaie. Ziurtagiria lortzeko gutxienez saioen %80ean parte hartu beharko da eta beharrezkoa izango da lehen egunean bertan izatea.
  • Ikastaroaren kostua 20€ izango da pertsonako.
  • Izen emate epea: otsailaren 16ra arte

Izen emateko baldintzak:

  • Afiliatua izatea.
  • ELAren web orrian izena ematea.
  • 20€ko diru sarrera egitea eta ziurtagiria posta elektronikoz epeirakaskuntza@elasind.org helbidera bidaltzea edo Donostia, Gasteiz edo Bilboko ELAren egoitzetan entregatzea (diru sarreraren ziurtagiria izan bitartean ez da behin betiko izan ematea gauzatuko).
  • Ikastaroaren hasiera-eguna baino astebete lehenagotik aurrera ez da bajarik onartuko eta ondorioz ez da ikastaroaren zenbatekoa itzuliko.

Zalantzak argitzeko edo informazio gehiagorako:

Bilbo: Barrainkua, 13                                  Telf.: 94 403 77 00

Donostia: Kontsulatua, 8                            Telf.: 943 005 000

Gasteiz: Manuel Iradier, 25-behea             Telf.: 945 158 076