Lan-legepeko Iraskasle eta Heziketa Berezia: Batzorde Parekidea

2014/10/29
Aurtengo lehenengo Mahai Parekidea pasa den urriaren 24ean izan genuen. Bertan, ikasturte hasieratan bezala, gai askoren inguruan hitzegin behar zen eta guztietarako denborarik izan ez genuenez, berriro ere datorren ostirala urriak 31rako deialdia egin digute. Urriaren 24ean hitzegin genuen gaien inguruko informazioa hurrengoa da puntuz puntu.

1. Esleipenak eta aurtengo gora-beherak:

Keinu Hizkuntzako Interpreteak: aurtengo ikasturterako esleipenetan, Eibarren, arazoak sortu ziren. Langileek, esleipen momentuan beraien harridura eta desadostasuna aurkeztu zuten esanez bertan ez zeudela ikasturte honetarako matrikulatuta zeuden ikasle guztien plazak. Administrazioak, momentu horretan argudiatu zuen esanez beraiek jakitun ziren eta gauzatuak izan ziren ikasleen plazak atera zituztela, eta horregatik bertan zeuden lanpostuak bakarrik esleitu zitzazketeela; hau horrela izanik, momentu horretan zeuden lanpostuak hartu behar izan zituzten kolektibo honetako langileak.

Gauzak, horrela, denborak arrazoi eman die langileei, eta beraiek esaten zituzten lanpostuak gerora telefonoz eman dizkiete ordezkoei, honek ekarri duen langile batzuen kaltearekin (kolektibo honetako langileek gorako helegiteak...jarri dituzte).

Hau horrela izanik, ez ohiko bilera batetara deituak izan ziren Bilbon, eta bertan, Administrazioak esan ziena izan zen, prozesuak garantista izan behar duenez, eta beraiek %100ean ez zutenez zihurtasunik lanpostu horiek aterako zirela, ezin izan zituztela esleitu, baina inongo momentuan ez zuen onartu akatsa beraiena izan zenik, prozesuan gertatu den zerbait izan dela eta horrela izan beharko duela autengo ikasturterako.

Hori bai, denon artean, hurrengo ikasturteari begira prozesu hori hobetzen saiatu behar dugula berriro egoera hauek eman ez daitezen.

(Gai honen inguruan argibide gehiago nahi izan ezkero, deitu lasai, ze dena zehatz mehatz esplikatu ezkero, oso oso luze joko genuke).

Sindikatutik, egoera hau berriro ez errepikatzea eskatu dugu, eta martxan protokolo moduko bat jar dezatela eskatu dugu, jakinik gainera, ez dela lehenengo urtea hau pasa dena Bizkaiko lurraldean.

2. Traskribatzaile/material egokitzaile lanpostuaren berezitasun eta beharrak.

Aurtengo ikasturtean Gipuzkoako lurraldean Traskribatzaile lanpostu bat esleitu du. Zerrenda hauek ez dira gehiegi mugitzen orokorrean, baina kontutan izanik, 7 langilek osatzen dutela zerrenda hau, eta denek ez dutela euskara eskakizunik, zerrenda hauek ireki behar direla ikusten da. Argi ez dagoena zein irizpide jarraitu behar dira zerrenda hauek irekitzeko. Gai hau jorratu beharrean gaudela diote eta proposamenak onartzen dituztela.

3. 2014-2015 ikasturterako LPZ osoa.

LPZ-ren proposamena aurrera doa. Administraziotik esan digutena zera izan da: beste sailek onartu dutela datorren ikasturteari begira LPZra pasa behar duten lanpostuak azaleratzea, baina horretarako, aurrekontuak aurkezten direnean, aurrera egin behar dute. Abenduraren bukaerarako jakingo dugu zerbait ziurra).

4. Formakuntza Fondoa:

Aurtengo eskabideak onartu dira eta diru laguntza jaso duten langileen berri eman digute.

5. Ibiltaritzak.

Denbora luzez generaman sindikatuak gai honi irtenbidea eman nahiean. Langile batzuk arazoak izan dituzte ikasturteetan zehar beraien joan etorriak kobratzeko, eta proposamen desberdinak jorratu eta mahai gaineratu ondoren denbora luzez, azkenik Administrazioak proposamen zehatz bat jarri zuen pasa den ostiralean langile ibiltari hauentzat. Proposamena aztertu ondoren, sinatzea erabaki genuen guztiok sindikatu guztiok kolektibo hauetako langileek pairatzen duten diru kalte horri irteera emateko, hori bai, eskatzen zen atzera begirako kalte ordainen data, 2013-ko irailekoa da, eta ez eskatzen zen bezala 2012-ko irailekoa. Ala eta guztiz ere, onuragarria izango dela kolektibo hauentzat ziurtatzen dugu. Beraz, egoera honetan zeundeten guztioi, zorionak!

5. EPE-OPE:

Jakingo duzuen bezala, orain egun batzu, Cristina Uriarte sailburuak oposaketak egongo zirela hezkuntzan esan zuen medio desberdinetan. Ez zuen ezer gehiagorik esan, ezta ezer zehaztu ere, eta gure sektoreko langile batzuek kezka azaldu dutenez gai honen inguruan, galdera zuzena egin genien.

Erantzuna: gure kolektiboetarako ez da EPErik aurreikusten, irakasleentzat (dozenteentzat) bakarrik izango dira.

6. Beste gai batzuk:

  • ELA aldetik, Administrazioari eskaera batzuk egin genizkion (e-postaz jaso zenuten eskari horien berri), eta bilera honetan erantzun ziguten bakarrari, menuaren kostua gure nominetan txertatzearenari izan zen ezetz esanez. Argudioa, gai hau Mahai Negoziatzailekoa dela, eta arropa kontzeptua bezala, beste kontzeptu baten bidez ordaindu beharko litzatekeela esan zuten. Momentuz, Mahai Negoziatzailerik ez dagoenez, bere horretan jarraituko da.
  • 2014/2015 ikasturterako, Eibarko esleipenaren ondoren, HLE-n kategorian beste 19 kontratu suertatu dira, batzuk jardun osokoak eta beste batzuk jardun erdikoak izanik. Kontratu hauen luzapena kasu gehienetan ekainak 30 arte izanik (abuztuak 31 arte kontsideratzen direnak, irailean zehar eginikoak dira)

  • Lanpostu zehatzak. Kasu honetan Gorbeialde ikastetxeko lanpostu baten inguruan ari gara. Esleitzen den lanpostuetako bat, pistina sartzearen gehigarriarekin dator. Berez, hau ez da gure funtzioetako bat, eta lanpostu hau betetzeko deituak izango bagina, uko egin ahal izango diogu nahi izanez gero, zerrendetatik atereak izan gabe.

Gai guzti hauen inguruan, informazio gehiago nahi izan ezkero, jarri gurekin harremanetan ohiko telefonoetan.