Zerrenden irekiera Nafarroa 2018

2018/01/25
Hezkuntza Departamentuak zerrenda espezifiko batzuk irekitzeko asmoa azaldu du zenbait espezialitate eta hizkuntzatan.
Zerrendak kudeatzeko araudiak esaten du martxoak 31 arte aurkezten diren eskabideak apirilean ebatziko direla eta apirilaren 1etik irailaren 30a bitarte aurkeztutako eskabideak urrian ebatziko dira.
 
Baina  Giza Baliabideen Zerbitzuak, izangaiak berariazko zerrenda batean edo gehiagotan sartzeko, goian ezarritako epeetatik kanpo hartutako eskabideak aztertu eta ebazten ahalko ditu, lanpostuak betetzeko beharren arabera edo egokia iruditzen zaionean eta kontratatzeko premia dagoenean eta espezialitate eta hizkuntza bateko zerrendan izangairik ez dagoenean, Hezkuntza Departamentuak Giza Baliabideen Zerbitzuan ebazteko zain dauden eskabideak erabiltzen ahalko ditu, zer ordenatan aurkeztu ziren, hari jarraituz.

Hurrengo orrialdean aurkeztu beharreko dokumentazioa, aurkezteko lekuak, arauak eta gainontzeko informazioa kontsultatu dezakezu.