PALESTINA

“Palestinako haurrak gure haurrak ere badira”

2024/12/05
'Gure haurrak ere badira' ekimeneko ordezkaritza bat Eusko Legebiltzarrean izan zen abenduaren 4an. Familien eta gurasoen elkarte zein ikastoletako komunitateak osatutako ekimen honen helburua Palestinako haur eta nerabeek pairatzen ari diren sarraskia salatzea da. Horregatik Eusko Legebiltzarreko Justizia eta Giza Eskubideen Batzordean eskakizun zehatzak aurkeztu zituzten.

Ekimeneko kideek Palestinako haurrek bizi duten egoera latza salatu zuten: “20.000 haur baino gehiago hil dituzte, eta herritar guztiek etengabe eta berehala hiltzeko arriskuan jarraitzen dute. 2023ko urritik 50.000 pertsona baino gehiago hil dituzte lurralde palestinar okupatuetan, eta 1,9 milioi pertsonek euren etxeak utzi behar izan dituzte. Dagoeneko ez da eskola-bizitza Gazan eta ondorioz, haurrek ezin dute oinarrizko hezkuntza jasotzen. Egoera hau egunerokotasuna bilakatua da Gazan”.

Egoera honen aurrean, zortzi konpromiso zehatz jasotzen dituen adierazpena aurkeztu zuten Eusko Legebiltzarrean. Hona hemen adierazpena:

https://labur.eus/gurehaurrak

IKUSI BIDEOA