Xabi Irastorza (ELAko irakaskuntzako arduraduna): "Sailburuak hezkuntza defendatzen ez badu, kargu utzi dezala"

2017/05/16
Hezkuntza ez unibertsitarioan sindikatuok deitu dugun greba egunean, Xabi Irastorza ELAko Hezkuntzako arduraduna hezkuntza defendatzearen beharraz aritu da "Faktoria"n. Irastorzaren hitzetan, Lakuak bere esku du hezkuntza sistema publikoaren gabeziak konpontzea. Bere esanetan larria da jeltzaleek PPrekin sinau duten akordioan, hezkuntza defendatzeko punturik ez jaso izanak. Horrek esanahi bakarra du bere iritziz: "Eusko Jaurlaritzari ez zaizkiola axola edo are gehiago, bat datorrela popularren politikarekin eta Espainiak agintzen dizkion murrizketak ondo datozkiola". Horren aurrean, erronka bota dio Cristina Uriarte sailburuari: "benetan uste badu hezkuntza lehentasuna dela, defenda dezala eta Espainiako gobernuari aurre egin diezaiola. Bestela, bere kargua utz dezala".