IRAKASLEAK

Bizarain eskolako langile eta hezkuntza komunitatearen mobilizazioak falta zen HH2-ko tutorea bidaltzea lortu du

2026/10/27

Ikasturte hasieratik bizi izan dute egoera salatu ondoren, Hezkuntza Sailak azkenean HH2-n falta zen tutorea esleitu du 

Bizarain ikastetxean tutore bat falta zela salatu eta bertako langile eta hezkuntza komunitateak antolatutako mobilizazioak babestu genituen atzo.

Gaur bertako langileek jakinarazi digute Hezkuntza Sailak azkenean esleitu diela irailetik HH2-ko ikastaldean falta zuten tutorea.

ELAk bertako langile eta komunitatearen borroka txalotzen du eta beste behin ere, langileen antolakuntza eta mobilizazioa balorean jarri nahi ditu.

Bestetik, Hezkuntza Sailaren eta Eusko Jaurlaritzaren jokaera salatu nahi dugu. Medio faltagatik ikasturte hasieratik hainbat ordezkapen falta izan dira gure ikastetxeetan eta Arrigorriaga edota Bizaraineko ikastalde banak asteak pasa dituzte tutorerik gabe.

Egoera horien aurrean ELAk lanean jarraituko du behar besteko baliabideak bermatzen dituzten akordioak lortzeko. Horretarako langileon antolakuntza, sindikalizazioa eta mobilizazioa bultzatzen dihardugu!

Batu alternatibara! 

Euskal Herrian, 2026ko urriaren 27an