IRAKASLEAK

Mahai Sektoriala: urriak 5

2026/10/05
Mahai Sektoriala: urriak 5

2026-2027 ikasturteko lehen mahai negoziatzailea eduki dugu gaur Lakuan. Beste behin ere, gai burokratikoen inguruko eztabaida planteatu du Sailak.


Ikastetxe publikoek eta bertako ikasle eta langileek arazo estrukturalak ditugun bitartean, ikasturtero errepikatzen diren administrazio-prozesu eta xehetasun teknikoen inguruan bakarrik hitz egiteko deitzen dituzte mahai negoziatzaileak. Gainera, Hezkuntza Sailaren partetik kasu askotan planteatutako gaien inguruko arduradunak ere ez dira bertaratzen mahaietara.

Gaurkoan Estatuko Lekualdatze Lehiaketa, HeziLab eta BiziLab zentroetako aparteko Lekualdatze Lehiaketa eta birjartze tasa zeuden gai-ordenean:


- Estatuko Lekualdatze Lehiaketari dagokionean: hurrengo LL estatukoa izango denez, estatu 
espainiarrean erabakitakoaren menpe egotea beste aukerarik ez du aurreikusten Hezkuntza Sailak. Ez da inolako aldaketa edota proposamenik txertatzeko aukerarik onartu.


- HeziLab eta BiziLab zentroetako aparteko LL: zentro hauetako lanpostuak Lekualdatze bidez bete nahi ditu Sailak. Gaurko mahairako BiziLab zentroko deialdiaren zirriborroa bidali ziguten, oraindik ez dugu HeziLab zentrokorik jaso. 

Sailak gaurkoan adierazi du BiziLab eta HeziLab zentroetako lanpostuak betetzeko zailtasunak dituela. ELAk salatzen du lan-baldintzen okertzea eta gardetasun falta direla zailtasun horren 
jatorriak. 


- Birjartze tasa: Hezuntza Sailak Madrilek ezarritakoa aplikatzen jarraitzen du eta lanpostu kopuru oso mugatuak eskaintzen ditu EPE prozesuetan. Ondorioz, irakasle publikoen artean %30a gainditzen du behin-behinekotasun tasak eta Hezkuntza Sailak, gaur-gaurkoz, ez du egoera horri konponbiderik jartzeko borondaterik. 

ELAk behin eta berriz ezartzen zaizkigun mugak gainditzea aladarrikatzen du. Mahaiak langileak benetan kezkatzen dituzten eta benetan eragiten dieten gaiak eztabaidatzeko eta negoziatzeko izan beharko lirateke, ez ordu luzez gai burokratikoen inguruan soilik aritzeko. 

Greba dinamika indartsu bat martxan jarri genuenean bakarrik lortu genuen langileei oinarrian 
eragiten dieten gaiez hitz egiten hastea. Azkenean, akordio eskasa sinatu zuten eta ordutik 
irakasle funtzionarioen mahai negoziatzailea erabat informatiboa eta burokratikoa izatera itzuli da.

Euskal Herrian, 2026ko urriaren 5ean