Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroa
13 greba egun gehiago deitu dituzte, apirilaren 18tik 30era

Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko langileek grebak egin dituzte 2021eko abenduan, 2022ko apirilean eta abenduan, eta 2023ko otsailean. Hala ere, Osakidetzak jarraitzen du langileen aldarrikapenak kontuan hartu gabe.
Mahai Sektoriala 2021eko apirilean egin zenetik, sindikatuek etengabe eskatu dute gatazkaren negoziazioa gai zerrendan sartzeko. Hala ere, Osakidetzak uko egin dio.
2022ko abenduaren 7an, sindikatuak Gotzone Sagardui Osasun sailburuarekin bildu ziren, eta gatazka berehala konpontzeko eskatu zioten. Hiru hilabeteren ondoren, ez dute erantzunik jaso.
2023ko otsailaren 14an, greba batzordeak Lan Harremanen Kontseiluan bilera batera deitu zituen Osakidetza, Osasun Saila eta Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko Zuzendaritza, baina biltzeari uko egin zioten.
Otsailean zehar, eta 2023ko martxoan bitan, sindikatuak mahai sektorialera deitu dituzte, eta baina gai zerrendan ez da Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroaren gatazkari buruzko aipamenik egin.
Gauzak horrela, langileek grebekin jarraituko dute.