Albisteak

ELAk Osakidetzako desegitea eta prekarizazioa salatu ditu Legebiltzarreko Batzordean

2022/09/12

ELAk Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean salatu du Lehen Mailako Arreta desegiten ari direla eta gainerako asistentzia mailak prekarizatu nahian dabiltzala arduradun politikoak. Esther Saavedra Osakidetzako sindikatuko arduradunak azpimarratu duenez, pandemia eta profil batzuen balizko urritasuna aitzakia ezin hobea bihurtu dute murrizketak aplikatzeko. Era berean, eta prezioen bilakaera ikusita, 2022an aplikatutako %2ko soldata igoera onartezina dela esan du. 2011. urteaz geroztik galdutako erosteko ahalmena % 6 ingurukoa dela gogorarazi du. ELAk ziurtatu du ez dituela ontzat emango KPIa eta erosteko ahalmena bermatzen ez dituzten aurrekontuak.

Udalak eta Osakidetzak debekatu egin dute sindikatuak sartzea Txabarri-Sestaoko osasun-zentroaren etorkizunari buruzko informazio-bilerara

2022/09/09

ELAk Sestaoko alkatearen eta Osakidetzaren jarrera jauntxoa salatu du, Txabarri-Sestaoko osasun-zentroaren etorkizunari buruzko informazio-bileran sindikatuak egotea galarazita. Bilera atzo egin zen, bizilagunek eskatuta. Auzoko auzo-elkarteak aspalditik ari dira mobilizatzen, eta, bere garaian, bilera bat eskatu zieten Osakidetzari eta Sestaoko Udalari. Aldi berean, hainbat mugimendu sindikalekin jarri ziren harremanetan, besteak beste, ELArekin, prozesu horretan lagun diezaiegun.

ELAk bide juridikoari ekin dio Eusko Jaurlaritzak onartutako EPE prozesuetako plazen kopurua handitzeko

2022/07/29

ELAk bide juridikoari ekin dio Eusko Jaurlaritzak onartutako egonkortze/kontsolidazio prozesuetako plazak handitu ditzan. Sindikatuak uztailaren 22an aurkeztutako errekurtsoaren helburua argia da: jakitea zein lanpostuk betetzen dituzten egonkortuak izateko baldintzak -Eusko Jaurlaritzak uko egin dio informazio hori emateari-, eta, horrela, eskainitako plazak zabaltzea, prekaritatearekin amaitzeko eta behin-behinekotasuna %8ra murrizteko.

Osakidetzak uda aprobetxatzen du Basurtuko Ospitaleko bihotzeko kirurgia lekualdatzeko

2022/07/15

Osakidetzak behin betiko bihurtu du Basurtuko Ospitaleko Bihotzeko Kirurgiako blokea Gurutzetako Ospitalera eramateko erabakia, hemendik aurrera zerbitzu bakar batean zentralizatuz. Ekainaren erdialdera argitaratu zuen murrizketa hori ez zela uda osterarte egingo. Beste behin ere, Osakidetzak murrizketak ezartzen ditu langileen ordezkaritza informatu eta negoziatu gabe, nahiz eta Lan Ikuskaritzak ohartarazi dion informazio eta negoziazio prozedura ez jarraitzeagatik. Gauzak horrela, ELA ez da geldirik geratuko murrizketen horren aurrean, eta bide juridikoaz gain, mobilizazioa bultzatuko du Osakidetzak plantillaren lan-baldintzak eta herritarrentzako osasun-zerbitzua prekarizatu nahi dituen eremu bakoitzean.

ELA, LAB, CIG eta Intersindical Catalana sindikatuek osasungintzako eta sektore soziosanitarioetako langileak 60 urterekin erretiratzea egituratzeko eskatu diote Madrilgo Gobernuari

2022/07/15

ELA, LAB, CIG eta Intersindical Catalana sindikatuek osasungintzako eta sektore soziosanitarioetako profesionalek, esparru publikokoek eta pribatukoek, berehala 63 urterekin erretiroa hartzeko duten eskubidea errespeta dezala eskatzen diote gobernuari, betiere eskatutako denbora kotizatu badute, eta legealdi honetan 60 urterekin ohiko erretiroa lortzeko behar diren lege-aldaketak negoziatu ditzala. Ildo horretan, Madrilen ordezkaritza duten alderdi politikoei eskatzen diete gai horri lehentasuna eman diezaiotela eta, datozen aurrekontuak onartzeari begira, gizartearentzat funtsezkoak diren langile horiekiko konpromiso argia erakutsiz beren botoak eskubide hori onartzera baldintza ditzatela.

ELAk amaiera eman dio Bilboko EAGetako zelariek jasten zuten soldata-diskriminazioari

2022/06/27

ELAk amaiera eman dio Bilboko EAGetako zelariek jasten zuten soldata-diskriminazioari. Bilbao Basurto ESIko langile horientzako %4ko osagarriaren aitorpena suposatzen du, eta hori beste urrats bat da Osakidetzako langile guztien soldatak parekatzeko, ELA sindikatuak Transfusio eta Giza Ehunen Zentroan eskatzen duen bezala. Aitorpena sindikatuak ekainean deitutako mobilizazio bat iragarri ondoren etorri zen; horren ondorioz Bilbo-Basurtu ESIko Zuzendaritzak osagarri hori ordaintzera behartuta ikusi da EAGetako zelariei.

Milaka pertsona bildu dira Bilbon Osakidetza desegitearen aurka

2022/06/26

Milaka pertsonak -sektoreko profesionalak, herritarrak eta mugimendu sozialak- Bilboko kaleak hartu dituzte gaur goizean, Osaakidetzaren desegitearen eta lehen mailako arretaren egoeraren aurka protesta egiteko. ELA, SATSE, LAB, CCOO, UGT eta ESK-k deitu dute manifestazioa. Sindikatuek iragarri dute Eusko Jaurlaritzak osasun-arloko politikak aldatu arte mobilizatzen jarraituko dutela.

Kontzentrazioak eta itxialdiak, Osakidetzako Lehen Arretako murrizketen aurka

2022/06/22

Osakidetzako Lehen Arretako zentroetan inposatuko dituzten ordutegi murrizketak salatzeko, SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek elkarretaratzeak eta itxialdiak egin dituzte gaur, ekainak 22, 17:00etan, Salburuako Osasun Zentroan (Gasteiz); Amara Prim Osasun Zentroan (Donostia); eta Deustuko Osasun Zentroan (Bilbo). Ildo beretik, ekainaren 26rako, iganderako, deitutako manifestazioan parte hartzeko deia egin dute. Mobilizazioa 12:00etan hasiko da Bilboko Jesusen Bihotzetik.

Osakidetzak Mahai Sektorialaren datari eutsi dio, nahiz eta sei sindikatuetatik lauk ezin direla joan adierazi duten

2022/06/16

Osakidetzak 48 baino gutxiagoko aurrerapenaz deitu du Mahai Sektoriala, egonkortze-tasa ezagutarazteko. Hala ere, mahaia osatzen duten sei sindikatuetatik lauk data aldatzeko eskatu badute ere, ezin direlako joan, Osakidetzak egun horri eustea erabaki du ELA, Satse, LAB, SME, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek uste dute urgentzia hori izapide hutsa dela, Osakidetzak datu horiek Eusko Legebiltzarrean aurkeztuko dituelako.

Ekainaren 26an, manifestazioa Bilbon, Lehen Arretaren alde eta Osakidetzaren desegitearen aurka

2022/06/10

Eusko Jaurlaritzak Osakidetza desegin eta prekarizatu nahi duela salatzeko, manifestaziorako deia egin dute ELA, SATSE, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuak. Hala erabaki dute gaur goizean Bilbon egin duten bileran. Izan ere, aste honetan Osasun Sailburuak egindako adierazpenak oso larriak izan dira. Berriak ez izanagatik, agerian utzi dute Eusko Jaurlaritzaren Lehen Arreta desegiteko eta gainerako arreta mailak prekarizatzeko borondatea. Eta, beraz, pribatizazioari bide emateko asmoa. Hori dela eta, ekainaren 26an Bilbon elkartuko dira Osakidetzako langileak eta herritarrak, eguerdiko 12:00etan, osasungintza publikoaren defentsan. Aldi berean, ekainaren 22an, kontzentrazioak eta itxialdiak egingo dituzte udan ordutegi murriztua duten osasun-zentroetan.

ELAk salatzen du Osakidetza desegitearen aldeko apustua egin duela Jaurlaritzak

2022/06/09

Osasun sailburuak, osasun publikoaren desegitea kultura aldaketatzat jo zuen atzo, eta herritarrei eskaintzen zaien osasun zerbitzuaren eta plantillaren lan-baldintzen prekarizazioaren alde egin zuen. Baita pribatizazioaren alde ere. Egoeraren larritasunaren aurrean, ELAk argi dauka ezinbestekoa dela osasun publikoaren aurkako eraso zuzen horri irmo erantzutea. Hori dela eta, biharko bilera deitu du eragile sindikalekin eta beste erakunde sozial batzuekin. "Ez dugu onartuko osasun publikoa bezalako oinarrizko zerbitzu publiko bat eraistea", azpimarratu du sindikatuak.

Osakidetzak berriz murriztuko ditu osasun zentroen ordutegiak udan

2022/06/07

ELAk salatu duenez, aurreko urteetan bezala, Osakidetzak berriro murriztu ditu udan osasun zentroetako ordutegiak -orain arte, osasun zentro batzuk 20:00ak arte zeuden irekita-, eta herritarrak Etengabeko Arretako Guneetara (EAG) eta ospitaleko larrialdietara joatera behartuko ditu. Era berean, anbulatorioetan langile kopurua murriztu dute eta ez dituzte ordezkatzen Lehen Arretan oporretan direnak, udan lanean ari diren profesionalak gehiegi kargatuz. Hori guztia, azpimarratu du ELAk, Osakidetzak aspaldidanik erakutsi duen planifikazio eta antolaketa eskasaren ondorioz. Sindikatuak ziurtatu du neurri hori Lehen Arreta desegiteko estrategiaren parte dela.

Osakidetzako sindikatuak ez dira joan Basurtuko Ospitaleko bihotz-kirurgiaren lekualdaketari buruzko informazio-bilerara

2022/05/20

ELA, SATSE, LAB, CCOO, UGT, ESK, SAE, UTESE eta USO ez dira joan Basurtuko Ospitaleko bihotzeko kirurgia lekualdatzeko Osakidetzak deitutako bilera informatibora, erabaki horren kontra daudelako, baita erabaki hori hartzeko prozeduraren aurka ere. Gauzak horrela, sindikatuek Osakidetzari eskatu diote birplanteatu dezala bere proposamena, lehenetsi ditzala bere ardurapean dituen langileen lan-baldintzak, eta bere gain hartu dezala osasun publikoarekiko, pazienteekiko eta herritar guztiekiko duen erantzukizuna.

Sindikatuek osasun arloko mahai sektoriala utzi dute, negoziaziorik eta edukirik ez dagoelako

2022/05/18

Osasuneko Mahai Sektorialeko kide diren sindikatuek berriro utzi dute mahai hori, beste behin ere inolako negoziaziorik eta edukirik ez duen foroa dela egiaztatu ondoren. Osakidetzak Ezohiko Mahai bat deitu zuen joan den astean Gobernu Kontseiluak onartutako Garapen Profesionalerako deialdia nola gauzatu aztertzeko. Harrigarria bada ere, sindikatuei jakinarazi die oraindik ez dakiela noiz gauzatuko den 2021eko abenduaren 31tik aurrera martxan egon beharko lukeen deialdi bat. Era berean, sindikatuek salatu dute Osakidetzak ez dituela bilerako gai-zerrendan sartu behin eta berriz eskatu dituzten aldarrikapenak, eta greba-egunak izan direla, azkena astelehen honetan.

Osakidetzak uko egin dio %58 inguruko behin-behinekotasun tasarekin amaitzeari

2022/05/11

ELAren ustez, Osakidetzak gaur iragarritako egonkortze-tasa ez da nahikoa eta eskasa da. Euskal Osasun Zerbitzuak iragarri du egonkortzeko LEPetara 3.723 plaza eramango dituela, eta horietatik 1.557 merezimendu-lehiaketara joango direla. Osakidetzaren datuen arabera, 24.600 langilek baino gehiagok jasaten dute aldi baterako izatearen prekarietatea, eta horietatik ia 9.000k 8 urte baino gehiago daramatzate egoera horretan. Erabaki horrekin, Osakidetzak uko egin dio % 58 inguruko behin-behinekotasun-tasa amaitzeari. Sindikatuak nabarmendu du, hala ere, sektoreko mobilizazioen ondorioz Osakidetzak hasieran iragarritakoak baino 900 plaza gehiago egonkortu behar izan dituela, eta horregatik dei egin die sektoreko langileei maiatzaren 16rako deitutako greba-egunean parte hartzera.

Eusko Jaurlaritzak berretsi egin du soldata murriketa Itzarrin, bere plantillako BGAEa

2022/05/05

ELAk Eusko Jaurlaritzari eskatu dio Itzarriri, Eusko Jaurlaritzako langileen enpleguko BGAEari eta haren erakunde autonomoei (Osakidetza, hezkuntza, Ertzaintza, EITB, etab.) ekarpen osoak egiteko, eta 2013az geroztik ordaintzeke dauden zenbatekoak itzultzeko. ITZARRIk maiatzaren 4an egindako urteko batzarrean, Eusko Jaurlaritzak murrizketarekin jarraitzen du, eta ekarpen osoei berriro ez ekiteko jarrerari eusten dio. Era berean, ez dago prest langileei 2013tik hitzarmen kolektiboan edo akordio arautzailean zegozkienak itzultzeko. ELAren iritziz, erabaki hori langileen eskubideak gutxiesten ditu.

SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek kontzentrazioak egin dituzte Osakidetzako grebaren atarian

2022/05/04

Maiatzaren 16rako deitutako grebaren atarian, eta Osakidetzak negoziatzeko borondaterik ez duela ikusita, SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek elkarretaratzeak egin dituzte Euskal Osasun Zerbitzuko ospitaleen eta osasun mentaleko sarean. Sindikatuek negoziatzeko borondatea berretsi dute, baina Osakidetzari ohartarazi diote negoziazioan urratsik egin ezean mobilizazioekin jarraituko dutela eta ez dutela berriro Mahai Sektorialean parte hartuko.

Sindikatuek Donostia Ospitalean itxialdia egin dute Osakidetzak euren eskariei bizkar ematen duela salatzeko

2022/04/27

Osasun arloko Mahai Sektorialaren gaurko deialdiarekin bat eginez, ELA, SATSE, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek mobilizazioak egin dituzte Donostia Ospitalean, Osakidetzaren immobilismoa, negoziatzeko borondaterik eza eta Mahai Sektorialaren eduki gabezia salatzeko. Gaurko deitutako bileraren edukia ikusita, Osakidetzak berriro ere agerian utzi ez daukala negoziatzeko borondaterik eta inposaketaren eta propagandaren aldeko apustua egiten duela.

Sindikatuak ez dira joango Osakidetzako mahai sektorialaren bilerara

2022/04/26

ELA, SATSE, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek bihar, apirilak 27, mahai sektorialaren bilerara joateari uko egin diote berriro, bileraren gai-zerrendan Osakidetzak sindikatuen aldarrikapenei erantzuteari eta eskatutako gaiei buruzko proposamen zehatzak sartzeari uko egiten diola egiaztatu ondoren. ELA, SATSE, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek negoziatzeko borondatea berretsi dute, baina Osakidetzari ohartarazi diote eskatutako norabidean urratsik egin ezean mobilizazioekin jarraituko dutela eta ez direla Mahai Sektorialera itzuliko.

ELA, SATSE, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek Osakidetzari berretsi diote ez direla negoziazio-mahaira itzuliko, harik eta sindikatuen aldarrikapenei buruzko proposamen zehatzak egin arte

2022/04/12

Osakidetzako zuzendaritzak apirilaren 27rako Mahai Sektorialaren bilera deitu duenez, ELA, SATSE, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek berretsi dute ez direla negoziazio-mahaira itzuliko, harik eta sindikatuen aldarrikapenei buruzko proposamen zehatzak egin arte. Era berean, sindikatu horien esanetan, berriro ere agerian geratu da mobilizazioak eta grebak soilik lortzen dutela Osakidetza bere jarreretatik mugitzea.

Jarraipen zabala Osakidetzako Lehen Arretako greban

2022/04/08

Sindikatuek Osakidetzako Lehen Arretan gaur deitutako grebak jarraipen zabala izan du, inposatutako gutxieneko zerbitzuak gehiegizkoak izan arren. Zentro askotan, jarraipena % 100ekoa izan da hainbat kategoriatan, eta zentro batzuek itxi ere egin behar izan dute. Osakidetzaren immobilismoa eta sindikatuen aldarrikapenei erantzuteko negoziatzeko borondaterik eza ikusita, ELA, SATSE, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek greba deitu zuten apirilaren 8rako Lehen Arretan, maiatzaren 16an ospitaleen eta osasun mentalaren sarean eta apirilaren 19tik 22ra Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroan.