2011 eta 2014 kontratazio-zerrendak: izen-ematea kategoria etengabe irekietan

2017/05/11
Maiatzaren 10ean Osakidetzak iragarki bat jarri du bere web-orrian. Horren bidez jakitera eman du nolakoa den izen-ematearen prozedura kategoria etengabe irekietan, beraietan izena emateko behar den titulazioa/espezialitatea lortu ondoren.

Osakidetzaren Administrazio Kontseiluaren 2011ko maiatzaren 9ko Akordioak, aldi baterako kontratazioko zerrendak prestatze eta kudeatzearenak, bere hamazazpigarren puntuan (“zerrenda berrien beharrizanak”), zerrenda etengabe irekiak ezarri ditu hurrengo kategoria/postu funtzionaletarako:

2014 KONTRATAZIO-ZERRENDAK.- 5 lehentasuna (2017 urtea)

Kategoria:

Fakultatibo medikoak (ikus espezialitateak iragarkian).

FET ospitale farmazia

FET psikologo klinikoa

Erizaina

Osasun mentaleko erizaina

Lan osasuneko erizaina

Emagina

2011 KONTRATAZIO-ZERRENDAK.- 8 lehentasuna (2017 urtea)

Kategoria:

FEM alergologia

FEMT analisi klinikoa

FEMT biokimika klinikoa

FEM zainketa aringarriak

FEM larrialdiak

FEM gaixotasun infekziosoak

FEM epidemiologia klinikoa

FEM laneko medikuntza

FEM O.K.U. (U.G.S.)

FEMT mikrobiologia eta parasitologia

FEM Neurokirurgia

FEMT ikerkuntza atala

Izena emateko epea 2017ko abenduaren 31n amaituko da.

Hurrengo agiri hauek aurkeztu beharko dira:

NAN.

Titulazioa.

Lanbide-esperientzia.

Euskararen titulua.

Aurkeztu beharreko agiriak hurrengo helbide honetara bidali behar dira:

Osakidetza

Giza Baliabideen Zuzendaritza

Hautaketa eta Hornikuntza Zerbitzua – Aldi baterako Kontratazio Zerrendak

Araba kalea, 45

01006-Vitoria-Gasteiz

Ikus iragarkia eta jarraibideak osorik