2011 kontratazio-zerrendak: 7 lehentasuneko behin-behineko zerrendak argitaratzea
Martxoaren 29an Osakidetzak iragarki bat jarri du bere web-orrian. Horren bidez jakitera eman du Giza Baliabideen zuzendariaren martxoaren 27ko 73/2017 Ebazpena argitaratu dela, eta hor 2011ko kontratazio-zerrendetako 7 lehentasuneko behin-behineko zerrendak agertzen direla.
Zerrenda horiek 2017ko apirilaren 6an sartuko dira indarrean.
Erreklamazio-epea 10 egun baliodunekoa izango da, 2017ko martxoaren 30etik apirilaren 12ra arte.
Zerrendak ikusteko, klik egin hurrengo esteka honetan:
https://lc2011.osakidetza.net/aLC2011/eus/Listados/Categorias.jsp?Provisionales, eta gero jarraitu ibilbide honetatik: kategoria > 7 lehentasuna (bitartekoa edo ordezkoa).