2011an gure soldatak lapurtzen darraite

2011/07/27
2010ko lapurretarik handiena abenduko ordainketan dator eta 2011rako oraindik gehiago lapurtzea erabaki dute

Lapurreta hau iraingarria da, arrazoirik gabea eta bidegabea

Iraingarria: guri ssoldata jaisten diguten bitartean, Osakidetzako zuzendariei pizgarriak bikoizten dizkietelako, horrela, %12 gehiago kobratuko dute.

Arrazoirik gabea: batzuentzako ez badago, nola egon daiteke beste gauza batzuetarako? (zuzendariei soldata igoerak, inork behar ez dituen milioi askoko proiektuak, etab.)

Bidegabea: hainbat arrazoi direla eta...
•    Krisia sortu zutenei diru asko eman dietelako, gainera, guztion dirua da eta ez diete ezer eskatu ordainean.
•    Langile publikook gizartearentzat oinarrizkoak diren zerbitzuak ematen ditugulako eta egonkortasunaren bermea izan behar dute.
•    Lapurtutako diruarekin ez delako enplegurik sortzen, Ongizate Gizartea murrizteko bakarrik balio du.
•    Zerbitzu publikoek (Osasungintza, Hezkuntza...) negozioa egiteko aukera paregabea ematen dute pribatizatzen badira; pribatizatzeko lehen pausoa  ahultzea eta ospea kentzea da.

Erantzun behar duzu?