2011ko kontratazio-zerrendak: hizkuntza-eskakizunak egiaztatzea eta Osakidetzan emandako zerbitzuak eguneratzea

2013/01/21
ELAtik gogora ekartzen dizuegu urtero-urtero, urtarrilean, Osakidetzak epe bat jartzen duela euskararen ziurtagiriak aurkezteko. Horretarako aintzat hartu dira Osakidetzaren Administrazio Kontseiluak 2004ko urtarrilaren 26ko Akordioaren 9.3 puntua, eta hori egokitzearren hartu zuen 2008ko maiatzaren 29ko Akordioa; eta halaber, Kontseilu berak hartu zuen 2011ko maiatzaren 9ko Akordioaren 10.4 puntua; horiek guztiak Osakidetzaren kontratazio-zerrendak arautzeko sistemaren ingurukoak.

Bestalde, eta eperik irekitzeko beharrik izan gabe, Osakidetzak "OFIZIOZ" eguneratuko du aurreko urteko abenduaren 31ra arte Osakidetzan emandako lanbide-esperientzia, kontratazio-zerrendetako kategorietan.

Puntuazioak akordio honen 4. puntuaren arabera emango dira, bai lanbide-esperientzia balioesteko, bai euskara-maila balioesteko.

Zerrenden aldaketa argitaratzearekin batera sartuko da indarrean, 2013ko lehen lauhilekoan, hain zuzen.

Hori dela-eta, ELAk adi egotea gomendatzen du, aipaturiko epeak oharkabean amaitu ez daitezen.