2013ko gizarte-funtsa: gizarte-funtsaren banaketa argitaratzea
Maiatzaren 27an Osakidetzak Giza Baliabideen zuzendariaren 154/2014 Ebazpena, maiatzaren 20koa, argitaratu du korporazio-intraneten eta zerbitzu-antolakundeetako iragarki-oholetan. Ebazpen horren bidez 2013ko gizarte-funtsaren banaketa argitara eman da.
Erreklamazio-epea hilabetekoa izango da, 2014ko maiatzaren 27tik ekainaren 26ra arte; eta egitekotan gora jotzeko errekurtso bidez erreklamatu behar da, Osakidetzako zuzendari nagusiaren aurrean.