2014/2015 EPE: Oinarri orokorrak eta berariazkoak EHAAn argitaratu dira

2015/06/03
Ekainaren 2an Osakidetzak iragarki bat argitaratu du bere web-orrian. Horren bidez jakitera eman da EPEaren hainbat xehetasun EHAAn argitaratu direla: oinarri orokorrak, EPEan sartu beharreko postuak zein diren erabakitzeko irizpideak, eta beherago adierazitako postu funtzionalen berariazko oinarriak.

 Ikus oinarri orokorrak

IZEN-EMATEAK:

Eskariak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, ekainaren 4tik uztailaren 3ra, 14:00etan.

Osakidetzak horretarako prestatu dituen bulegoetan hurrengo hirietan:

  • Bilbao.
  • Donostia
  • Vitoria-Gasteiz

TASAK:

Eskariak aurkezteko epearen barruan tasak ordaindu behar dira, prozesutik kanpo ez geratzeko.

Tasak honela ordaindu ahal izango dira:

  • Internet bidez, eskaria osatzearekin batera.
  • Diru-sarrera egin hurrengo banka-erakundeetan: Kutxabank, Laboral Kutxa, La Caixa eta BBVA. Horrela ordainduz gero, eskari-inprimakia eraman behar da, balioztatze mekanikoa egiteko.

Oinarri orokorrak eta berariazkoak direla-eta erreklamaziorik egin nahi izatekotan, hilabeteko epea izango da, 2015eko ekainaren 4tik uztailaren 3ra arte; eta gora jotzeko errekurtso bidez egin behar da, Osakidetzaren Administrazio Kontseiluaren aurrean.