2014 kontratazio-zerrendak: 1, 2 eta 3 lehentasuneko behin betiko zerrenda eguneratuak argitaratzea
Martxoaren 29an Osakidetzak iragarki bat jarri du bere web-orrian. Horren bidez jakitera eman du Giza Baliabideen zuzendariaren martxoaren 27ko 72/2017 Ebazpena argitaratu dela, eta hor hurrengo zerrenda hauek agertzen direla: 1, 2 eta 3 lehentasuneko behin betiko zerrenda eguneratuak, 2014 kontratazio-zerrendetakoak.
Zerrenda horiek 2017ko apirilaren 6an sartuko dira indarrean.
Erreklamazio-epea hilabetekoa da, 2017ko martxoaren 30etik maiatzaren 2ra arte. Eta erreklamatzekotan, gorako errekurtso bidez egin behar da, eta Osakidetzako zuzendari nagusiari aurkeztu.
Zerrendak ikusteko, klik egin hurrengo esteka honetan:
https://lc2014.osakidetza.eus/aLC/eus/Listados/Categorias.jsp?Definitivos, eta gero, jarraitu ibilbide honetatik: kategoria > 1, 2 edo 3 lehentasun eguneratua (bitartekoa edo ordezkoa).