2014 kontratazio-zerrendak: 4 lehentasuneko behin-behineko zerrendak argitaratzea
Martxoaren 29an Osakidetzak iragarki bat jarri du bere web-orrian. Horren bidez jakitera eman du Giza Baliabideen zuzendariaren martxoaren 27ko 74/2017 Ebazpena argitaratu dela, eta hor hurrengo zerrenda hauek agertzen direla: 4 lehentasuneko behin-behineko zerrendak, A1 lanbide-taldekoak (fakultatibo medikoak eta teknikoak) eta B1 lanbide-taldekoak (osasun-diplomadunak), 2014 kontratazio-zerrendetakoak.
Zerrenda horiek 2017ko apirilaren 6an sartuko dira indarrean.
Erreklamazio-epea 10 egun baliodunekoa izango da, 2017ko martxoaren 30etik apirilaren 12ra arte.
Zerrendak ikusteko, klik egin hurrengo esteka honetan:
https://lc2014.osakidetza.eus/aLC/eus/Listados/Categorias.jsp?Provisionales, eta gero, jarraitu ibilbide honetatik: kategoria > 4 lehentasuna (bitartekoa edo ordezkoa).