2014 kontratazio-zerrendak: postu hutsen eta erreserbatuen zerrendetatik deitzeko hurrenkera eguneratu eta argitaratu da
Maiatzaren 16an Osakidetzak iragarki bat jarri du bere web-orrian. Horren bidez jakitera eman du postu hutsen eta erreserbatuen zerrendetatik deitzeko hurrenkera 2017ko maiatzaren 16ra eguneratu dela.
Aipaturiko zerrendak honako xehetasun hauek dakartza: 2014 kontratazio-zerrendetan dei egindako kategoriak, deitzeko hurrenkera arlo bakoitzeko, eta eskainitako plazak derrigorrezko hizkuntza-eskakizuna duen edo ez.