2014an Osakidetza berriz ere “ESKUZABALA” DA: lan-egindako baimenak “DISFRUTATZEA”
Aurreko urtean bezala, Osakidetzak berriz ere 2014ko Lan-Egindako Baimenak disfrutatzeko baldintzen zirkularra atera du. Osakidetzarentzat ez da nahikoa jardunaldia 1614,5 ordutara igotzea, Norbere Eginkizunetarako egunak edo kanosoak kendu izana, jardunaldi horren gainetik lan egitera “gonbidatzen” gaitu urteko jardunaldiaren gainetik lan egindako denbora hori “disfrutatu” ahal izateko
Labur esanda, 22 ordu eta erdiko baimena gozatu ahal izateko:
- Gutxieneko jardunaldia ordu erdiz luzatu daiteke, aurretik lan egiten den zerbitzu barnean negoziatu ondoren.
- Lanorduz kanpo egindako homologatutako Euskara ikastaroen bitartez.
- Ikastaroen probetxua erakutsi behar da ikastaroen %80ko asistentziarekin.
- HAEEren kasuan, honek informazioa zuzenean pasatuko dio Osakidetzari.
- Ikastaroa ez bada HAEEren bitartez ematen langileak ikastaroko asistentzia ziurtagiri bat erakutsi beharko du.
- Hizkuntza Eskola Ofizialen kasuan, probetxua erakusteko ikastaroa gainditu beharra dago.
ELAk neurri hauek langileon lan-baldintzak okertzen jarraitzen dutela salatu nahi du, lanaren eta familia bizitzaren kontziliazioa zailtzen dute eta gehiegizko jardunaldia are gehiago luzatzera gonbidatzen dute. 35 orduko lan-astea berreskuratzea, Norbere Eginkizunetarako 6 egunak eta kanosoak bueltatzea exijitzen dugu, modu honetan ez da beharrezkoa izango beste baimen batzuk “gozatzera gonbidatzea”.
Euskal Herrian, 2014ko apirilaren 1ean