2014ko gizarte-funtsa: gizarte-funtsaren banaketa argitaratzea
Ekainaren 13an Osakidetzak Giza Baliabideen zuzendariaren 174/2015 Ebazpena, ekainaren 2koa, argitaratu du korporazio-intraneten eta zerbitzu-antolakundeetako iragarki-oholetan. Ebazpen horren bidez 2014ko gizarte-funtsaren banaketa argitara eman da.
Erreklamazio-epea hilabetekoa izango da, 2015eko ekainaren 14tik uztailaren 13ra arte; eta egitekotan gorako errekurtso bidez erreklamatu behar da, Osakidetzako zuzendari nagusiaren aurrean.