2014ko kontratazio-zerrendak: izena emateko epearen hasiera

2014/12/22
Abenduaren 22an Osakidetzak iragarri du bere web-orrian 361/2014 Ebazpena, abenduaren 22koa, argitaratu dela. Ebazpen horren bidez 2014ko aldi baterako kontratazio-zerrendetan izena emateko epea hasi da. Barne hartu diren kategoriak 2011-EPEan deiturikoak dira, eta 5 gehiagotan, zeinetan izena emateko epea berriro irekitzeko beharra sortu baita.

Izena emateko epea 2015eko urtarrilaren 8tik 30era joango da.

Eskaera modu telematikoan egin behar da hurrengo helbidean: http://www.osakidetza.euskadi.net ibilbide honetatik: Profesionalak > Giza Baliabideak > Hautatze eta Hornidura > Aldi Baterako Kontratazioa > Kontratazio-zerrendak 2014 > Eskaera.

Erreklamazio-epea hilabetekoa izango da, 2014ko abenduaren 23tik 2015eko urtarrilaren 22ra arte; eta egitekotan, gorako errekurtso bidez erreklamatu behar da, Osakidetzako zuzendari nagusiaren aurrean.

Ikus ebazpena

Ikus argibide-oharra