2015 Gizarte Funtsa: deialdia
2015eko abenduaren 17an Osakidetzak Giza Baliabideen zuzendariaren zirkular bat argitaratu du, gizarte-beharrizanetarako diru-funtsa 2015eko ekitaldian banatzeari buruz.
Diru-laguntza horien eskatzaileak bai langile finkoak, bai bitartekoak, bai ordezkoak izan daitezke (ikus 3. art., pertsonalaren eremua).
Eskariak aurkezteko epearen azken eguna 2016ko urtarrilaren 31 izango da.
Eskariak tokian tokiko giza baliabideen zuzendaritzetan aurkeztuko dira, diru-laguntza bakoitzak behar dituen agiriekin batera.