2015 Gizarte Funtsa: gizarte-ekintzako funtsaren banaketa argitaratu da
Ekainaren 9an, Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariaren 171/2016 Ebazpena, maiatzaren 31koa, argitaratu da korporazio-intranetean eta zerbitzu-antolakundeetako iragarki-oholetan. Horren bidez jakitera eman da 2015eko gizarte-ekintzako funtsaren banaketa.
Erreklamazio-epea hilabetekoa izango da, 2016ko ekainaren 10etik uztailaren 9ra arte; eta erreklamatzekotan, gorako errekurtso bidez egin behar da, Osakidetzako zuzendari orokorrari zuzenduz.