2016 Gizarte Funtsa: deialdia
2016ko abenduaren 16an Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariaren zirkularra argitaratu da “Bestelako gizarte-beharrizanetarako 2016 ekitaldiko diru-funtsa” banatzeari buruz.
Diru-laguntza horiek langile finkoentzat, bitartekoentzat eta ordezkoentzat izango dira (ikus 3 artikulua, pertsonalaren eremua).
Eskabideak aurkezteko epea 2017ko urtarrilaren 31ra arte joango da.
Eskabideak norberari dagokion zerbitzu-antolakundeko giza baliabideen zuzendaritzan aurkeztuko dira, diru-laguntza bakoitzeko eskatzen den berariazko dokumentazioarekin batera.