2017-2018 euskara-ikastaroak lan-ordutegitik kanpo: onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak
Irailaren 6an Osakidetzak irailaren 1eko 209/2017 Ebazpena argitaratu du bere web-orrian. Horren bidez 2017-18 ikasturtean lan-ordutegitik kanpo egingo diren euskalduntze-ikastaroetara joateko onartu eta baztertu direnen behin betiko zerrenda onetsi da
Erreklamazio-epea 2017ko irailaren 7tik urriaren 6ra joango da, biak barne. Eta erreklamaziorik egitekotan gorako errekurtso bidez aurkeztu behar da Osakidetzako zuzendari orokorraren aurrean.