2017. urteko hizkuntza-eskakizunak egiaztatzea, lehen deialdia: onarturikoen eta bazterturikoen behin betiko zerrenda argitaratzea
Martxoaren 29an Osakidetzak iragarki bat jarri du web-orrian eta intraneten, 2017ko hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probetarako ohiko deialdian onarturik eta bazterturik geratu diren hautagaien behin betiko zerrenda argitaratu dela jakinarazteko.
Erreklamazio-epea hilabetekoa izango da, 2017ko martxoaren 30etik apirilaren 29ra arte; eta erreklamatzekotan, gorako errekurtso bidez egin behar da Osakidetzaren zuzendari orokorraren aurrean.