“Prepara” programa 6 hilabetez luzatu da: 400 euroko laguntza jasotzen da, langabezia-prestazioa agortu duten langabeentzat
Otsailaren 15eko BOEn [http://www.boe.es/boe/dias/2013/02/15/pdfs/BOE-A-2013-1653.pdf ) 2013ko otsailaren 13ko Ebazpena, Estatuko Enpleguaren Zerbitzu Publikoarena, argitaratu da. Horren bidez zehazten da: diru-laguntzak eskatzeko inprimaki-eredua, eskariak aurkezteko epeak, eta izapidetzeko baldintzak. Eskaria interesdunek egin behar dute bi hilabeteko epean, prestazioa agortu den egunetik hasita.
Birkualifikazio profesionalerako programa zertan da? Eta norentzat da? Programa horren jasotzaileak izango dira Enplegu bulegoetan langabe moduan izena emanda dauden pertsonak, lan-harremana amaitu dutenak, langabeziaren kontribuziozko prestazioa agortu dutenak, eta legez ezarritako beste edozein langabezia-sorospen jasotzeko eskubiderik ez dutenak, edo eduki arren sorospena eta luzapenak agortu dituztenak.
Programa horren jasotzaileek hurrengo eskubide hauek izango dituzte:
- Laneratze-ibilbide banakoa egingo zaie, enplegagarritasunari buruzko diagnostikoa barne, eta baita indize hori hobetzeari begira enplegu-politika aktiboaren neurriak ere.
- Enplegu-politika aktiboaren neurrietan parte hartuko dute, birkualifikazio edo txertatze profesionalari begira, eta batez ere hazkunde-ahalmen handia duten sektoreetako postu berrietan kokatzeko aukera izan dezaten.
- Hileko IPREMaren %75eko diru-laguntza jasoko dute (hau da, 2013an 399’38 euro/hilean), gehienez 6 hilabete osatu arte; baldin eta eskatzaileak ez badauka ezein izaeratako errentarik, lanbide arteko gutxieneko soldataren %75etik gorakorik hileko zenbaketan, bi aparteko ordainsarien zati proportzionala kenduta.