Aldi baterako ezintasunean jaso beharreko ordainsarien dekretua

2014/02/03
Lopez/Urkullu murrizketetatik Rajoy/Urkullu murrizketetara

Itun kolektiboaren arabera zegokiguna osten digute.

1.- Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean sarturiko pertsonalaren aldi baterako ezintasuneko egoerak, gertakizun arruntengatik.

Langile horiei Gizarte Segurantzaren prestazioak osatuko zaizkie, hurrengo portzentaje hauek iristeraino:

a) Lehen hiru egutegi-egunetan, ehuneko berrogeita hamar (%50).

b) Laugarren egutegi-egunetik hogeigarrenera, biak barne, ehuneko hirurogeita hamabost (%75).

c) Hogeita batgarren egutegi-egunetik aurrera, egun hori barne, ehuneko ehun (%100).

2.- MUFACEri edo MUGEJUri atxikitako enplegatu publikoen ordainsariak.

Aldi Baterako Ezintasunaren egoeran dagoen pertsonal horrek gertakizun arruntengatik dagozkion ordainsarien hurrengo portzentaje hauek jasoko ditu:

a) Lehen hiru egutegi-egunetan, ehuneko berrogeita hamar (%50).

b) Laugarren egutegi-egunetik hogeigarrenera, biak barne, ehuneko hirurogeita hamabost (%75).

c) Hogeita batgarren egutegi-egunetik aurrera, egun hori barne, ehuneko ehun (%100).

Halaber, Gizarte Segurantzaren Araubide Berezi bakoitzeko ezarrita dagoen sorospena ere dagokie, araubide horretan jarrita dauden epeetan.

3.- Ordainsariak ehuneko ehunean (%100) jasotzeko salbuespen-kasuak:

a) Hurrengo baimenetan: erditzea, adopzioa, atostea, aitatasuna, haurdunaldi bitarteko arriskua eta edoskitze natural bitarteko arriskua direla-eta.

Aipaturiko kasuetan aintzat hartuko dira Euskal Autonomia Erkidegoko enplegatu publikoen lan-baldintzak arautzen dituzten akordioak eta hitzarmen kolektiboak.

b) Aldi Baterako Ezintasuna lanbide-gertakizunen ondoriozkoa den kasuetan.

c) Aldi Baterako Ezintasuna haurdunaldiaren ondorio zuzena den prozesuetan.

d) Gertakizun arruntengatik bada ere, ospitaleratzea edo ebakuntza kirurgikoa dakarten Aldi Baterako Ezintasunaren prozesuetan.

Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak jarraibide bat prestatuko du, dekretu hau garatze aldera. Pertsonala kudeatzeko organoek jarraibideak eman ahal izango dituzte, dekretu hau aplikatzeari begira; baina aurreko pasartean aipaturiko jarraibidearen edukia eta printzipioak errespetatu beharko dituzte.

ONDORIO-DATAK

2014ko urtarrilaren 1etik hasitako Aldi Baterako Ezintasuneko kasuetan aplikatuko da.

2014ko urtarrilaren 1ean prozesuan dabiltzan Aldi Baterako Ezintasuneko kasuetan, data horretan Aldi Baterako Ezintasuna zenbatgarren egunean dagoen kontuan hartuz aplikatuko da.

ELAREN ALDETIK, GAIXOTASUNA ZIGORTZEKO MODU HORI BERRIRO SALATU BEHAR DUGU. AZKEN BATEAN, ADMINISTRAZIO HONEK GURE LAN-ESKUBIDEAK MURRIZTEKO DUEN JARRERAREN BESTE AGERPEN BAT BESTERIK EZ DA. EZ DUGU AHANTZIKO. HITZARTURIK GENEUKANA OSORIK ITZULTZEKO ESKATZEN DUGU. EZ GAITUZTE NAHASIKO APUR BATZUK ESKAINIZ.

EZ MURRIZKETARIK, EZ LAPURRETARIK!

MUGI GAITEZEN GEUREA DEFENDATZEKO!