Amara-Berriko Parkina erabilgarri izan dadila eskatu du ELAk

Amara-Berriko osasun zentrua orain dela ia 10 urte ireki zen, eta ordutik zentruren azpian dagoen parkina, nolabait esaetarren “itxita-baina-irekita” dago. Hau da, parkin honek ez du baimenik parkin bezala funtzionatu dezan baina urte hauetan, osasun beharrek erabili behar iztea egin dute, ilegalki edo gutxienez alegalki. Gainera beste pisu bat ere badauka, guztiz itxita dagoena.
Zentru honetako langileak urte asko daramate parkin honen egoera dela eta argibideak eskatzen, eta era berean erabili ahal izateko prestatu dezaten eskatzen.
2015ean sindikatuok eta arlo ekonomikoko zuzendariodeak gai hau aztertetzeko egin genuen bilera batean parkin honi buruzko bideragarritasun txosten bat igortzeko konpromezua hartu zuten. Gaur da eguna erantzunik ez daukaguna.
Amara-Berriko osasun zentruak, antzeko tamaina duten beste osasun zentruek eduki ditzaketen larrialdiak artatzeaz gain, errehabilitazio zerbitzu orokor bat dauka, eta baita arazo neurologikoak dituzten haurrak artatzeko errehabilitazio zerbitzua. Azken zerbitzu hau Gipuzkoa guztirako da.
Gainera mediku zein erizainek etxean artatu behar dituzten gero eta gaixo gehiago dago, adin gehiagoko gaixoak daudelako eta beraz kroniko kopurua gehitu delako. Beraz osasun zerbitzu egokia eman ahal izateko langile asko daude erteerak egiteko euren kotxea behar dutenak.
Beraz dauden osasun beharrak bakarrik nahikoa arrazoi lirateke parkina erabilgarri izateko prestatzea. Bere egunean diru asko gastatu zen bi pisuko parkin hau eraikitzen eta urte guzti hauetan irtenbiderik ez eman izana diru publikoaren erabilera okerra da, gaixo eta langile askori sarrera eta zerbitzua oztopatzeaz gain.
Horregatik ELAk Parkina erabilgarri izan dadin behar diren pausuak eman daitezela eskatzen du, atzerapenik gabe, bai osasun zerbitzuak artatzeko eta baita ere zentru hoentako langileak aparkatu ahal dezaten.