Aparteko ordainsaria ordaindurik dutenei orain ez kentzeko: eskaera luzatzen dio ELA-k eusko jaurlaritzari

2013/01/07
2012. urteko bigarren seihilabetetan irabazitako abenduko aparteko ordainsariari dagokion soldata Alor Publikoko langile garen guztioi aurten ordain diezaiegutelaren eskaeran tinko mantentzen garela ohartuz gain.

Zenbait taldetako lankideei, hau da ordainsari hau era zatikatuan hilez hileko ordainketetan banatua duten eta ondorioz 2012. urtean ere hilabetero ordaintzen zieten hainbat kontratadun laboralei edota behin behineko kontratuak izaterakoan berauen bukaeretan likidazioa eginez ordura arte irabazitakoaren ordaina egin zitzaizkien hainbati ¨erregularizazio¨ aitzakiaz aipaturiko eratan aurretiaz jasota zuten aparteko ordainagiriak orain kentzen hasiak direnez.

Aparteko ordainsari hau era zatikatuan hilez hileko ordainketetan zatikatua duten eta ondorioz 2012. urtean ere hilabetero ordaintzen zieten hainbat kontratadun laboralen kasuan, jasoa zutena abenduko hilerokotik kendu dizkietenez, ia dirurik jaso gabe utzi dituzte.

Kontratuak bukatutzat emateaz batera, ohizkoa denez, izandako epealdiari zegokion aparteko ordainsaria ere emanaz, likidazioak egin zizkieten Ordezkoen kasuan, urtarrilean ¨erregularizazioa¨, hau da orduan emanikoa kenduko zaielaz ohartuak izan dira.

Hau da, batzuei abenduko hilerokotik egin die ¨kitapena¨, ondorioz ia ezer jaso gabe utzi dituztelarik, eta hainbat ordezkori aurreratu zaie urtarrilean egingo dietela kenketa.

Kentzekotan ere, soldatatik gehienez zenbat ken daitekena legeztatuta dagoela ohartuz gain.

Egoeren berezitasunak azter ditzala, era razionalean arituz, eta Gabonetako aparteko ordainsaria jasoa izan duten ordezko hauei urtarrilean inolako kitarik ez eginez gain, abenduan eginiko laboralei buelta diezatela eskatzen dio ELAk Eusko Jaurlaritzari.