Apirilaren 23 eta 24an lanuzteak Osakidetzan

Osakidetzako Mahai Sektorialeko %100eko ordezkaritza duten sindikatuekk ( ELA, SATSE, LAB, SME, CCOO, UGT eta ESK) lanuzteak deitu dituzte apirilaren 23 eta 24rako. Grebarako deialdia gaur erregistratu dute.
Osakidetzak negoziatzeko borondate erreal bat erakutsi arte mobilizazioekin jarraitzeko erabaki irmoa agertu dute sindikatuek.Era berean sindikatuek negoziatzeko gure borondatea berretsi dute, beti ere proposamen errealen gainean negoziatzen bada eta zerbitzu duin bat emateko enplegu sorrera lehenesten bada.