Araba Eskualdeko osasun-zentroetako langileak elkarretaratu dira murrizketen aurka

2012/07/20
Atzo, uztailak 19, Araba Eskualdeko langileek elkarreraratze bana burutu zuten osasun-zentroetan, murrizketen aurka protestatzeko. Lehen Arretako Langileen Batzako ELA-ordezkariek eskertu diete langileei elkarretaratzeetan parte hartu izanagatik. Aplikatzeko diren lan- eta gizarte-murrizketek lorrindu egingo dituzte urte askotako ahaleginetan lorturiko eskubideak eta hobekuntzak. Langile batzuek bizia eta guzti galdu dute horrelako borroketan. Langileen eta orokorrean herritarren aurkako eraso horren aurrean ezin dugu sor eta gor gelditu. Bilatzen duten helburu bakarra zera da: gehienak txirotzea gutxienak aberasteko. Ondorioz, murrizketa-dekretuaren aplikazioaren aurka egingo diren mobilizazio guztietan parte hartzeko deialdia egiten dugu. Guk berehala geldiarazten ez baditugu, laster batean ez da geratuko zaintzeko moduko eskubiderik. ELA-ordezkariek tinko eskatu diete arduradun politikoei murrizketak geldiarazteko.