Aste santuan gaixotzea debekatua!
ELAk tamaina handiena duten zazpi ospitaleetan Aste Santuan zehar itxitako oheen zenbaketa burutu du eta emaitza oso deigarria izan da, bi aste hauetan zehar 619 ohe itxi dira, hau da, Osakidetzak guztira dauzkan oheen ia %10 zazpi zentru hauetan bakarrik itxi dituzte.
Egoera hau opor garaian behin eta berriro errepikatzen ari da eta Osakidetzak ohiko langileak ez ordezkatzeko hartutako erabakiarekin bat egiten du.
Bai hiritar arruntek zein Aste Santuan bisitatzen gaituztenek gaixotzeko eskubiderik ez dutela edo bi aste hauetan lanegun arruntetan Osakidetzaren instalazioak erabili ezin direla ematen du.
Opor garai hauek neguan ematen direnean normalean Larrialdi zerbitzua bezalako zerbitzuen gain-hartzea ekartzen dute eta gaixoak korridoreetan artatze beharra etortzen da.
ELAk Osakidetzari enplegu suntsiketarekin buka dezala exijitzen dio eta langile guztiak ordezkatzea eskatzen dio, bai gaixotzen diren langileak bai deskantsurako bere eskubidea baliatzen duten langileak. Gizartea ezin da izan murrizketa erabaki hauek pairatzen dituena eta zerbitzu oker bat jasoko duena.
Euskal Herrian, 2014ko apirilaren 24an.