OSAKIDETZA
Behin-behinekotasuna % 50etik gora mantenduko da EPEko azterketaren ondoren

Osasun Sailburuak iragarri ditu Osakidetzaren hurrengo EPEko azterketen datak. Prozesu horretan 7.639 plaza eskeiniko dira, eta azterketak uztaila eta azaroa bitartean egingo dira. Hala ere, inoizko lan eskaintza publiko handiena bezalako esloganen atzean, 24.600 langileri baino gehiagori eragiten dien behin-behinekotasuna dago; horietatik ia 9.000 langilek 8 urte baino gehiago daramatzate egoera horretan. Errealitate bakarra da EPEa amaituta behin-behinekotasuna % 50etik gorakoa izango dela.
Eskainitako plazak esleitu ondoren ez dela langile gehiagorik egongo Osakidetzan. Badirudi Osasun Sailak iragarpen horiek egiten dituenean plantilla handitu egingo duela lan kargak murrizteko eta, era berean, arretaren kalitatea hobetzeko. Baina lanposuto horiek lortzen dituzten langileak dagoeneko lanean ari dira Osakidetzan. Horrez gain, lan eskaintza publikoa amaitzen denean (epemuga 2024ko abendua da), aldi baterako langileek betetako (edo bete gabe) 2.000 lanpostu berri egongo dira, Osakidetzan 1.000 erretiro inguru izaten baitira urtean.
Plaza kopurua erabat eskasa izateaz gain, langileak urte luzez aldi baterako kontratuekin edukitzeaz gain, eta EPE bat bestearen atzetik egitera behartzeaz gain, deialdi honetan behartzen ditu aurreko EPEa ebatzi gabe izena ematera. Bestela esanda, plantilla behartzen dute EPE berri bat prestatzera, aurrekoan plazarik atera duten jakin gabe. Sailburuak azaldu duenez, langileei eragindako kalteak arintzeko, iragarritako azterketak egin aurretik abian den lan eskaintza publikoko hautagaien behin-behineko zerrendak argitaratuko ditu. Erreklamatu eta aldatu daitezken behin-behineko emaitzak argitaratzeak ez du ziurtatzen lanpostua lortuko denik; beraz, oposizioetara aurkeztutakoek ezin izango dute kasu guztietan erabaki azterketa egingo duten ala ez. Gainera, emaitzak azterketetatik hurbil argitaratzen badira, frogak prestatu beharko dituzte.
Azkenik, azpimarratu behar da gaur argitaratu diren datek berekin dakartela, kategoria batzuetan, datak hiru hilabete baino gutxiagoko aurrerapenarekin ezagutzea eta, gainera, hautagai askok uda probak prestatzen eman behar izatea (iaz gertatu zen bezala). Uztailean azterketan egingo duten kategorietako bat Familiako Medikuarena izango da. Arreta maila horrek, bereziki udan, pairatzen duen prekarietatea, oporretako ordezkapenik eza edo lan gainkarga kontuan hartuta, bereziki zaila da kolektibo horrentzako probak prestatzea. Osasun Sailak, bere politikak justifikatzeko profesional horiek falta direla azpimarratzen du, baina beste behin ere gaizki tratatzen ditu. Konponbidea langileak erakartzea eta haien lan baldintza prekarioak hobetzea da. Osakidetzak, beste behin ere, kontrako norabidean doa.