Beste lau greba egun deitu dituzte Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroan

2023/02/02
SATSEk, ELAk, LABek, CCOOk, UGTk eta UTESEk salatu dute langileek soldata diskriminazioa pairatzen dutela Osakidetzako langileekin alderatuta. Izan ere, nahiz eta Galdakao-Usansoloko ospitalean eta Osakidetzaren sarean erabat integratuta egon, Osakidetzak ez ditu langile horien lan baldintzak Euskal Osasun Zerbitzuko gainontzeko beharginek dituztenekin parekatu nahi.

Osakidetzaren borondate falta dela eta, Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko langileek grebari ekingo diote berriro, otsailaren 14tik 17ra, beren lan baldintzak Osakidetzako gainerako langileen la baldintzekin parekatu ditzaten. Orain dela bi urte hasi zen gatazka.

Greba deitu duten sindikatuek, SATSEk, ELAk, LABek, CCOOk, UGTk eta UTESEk, Lan Harremanen Kontseiluan bilera batera deitu dute Osakidetza eta langileen egoera koponduko duen proposamen bat aurkeztea eskatu diote. Gogorarazi dute Osakidetzak ez duela urratsik egin jasaten duten soldata diskriminazioa ezabatzeko. Sindikatuek gai zerrendako puntu gisa sartu dute gai hori Mahai Sektorial guztietan, baina kritikatu dute Osakidetzak ez duela lehentasunezkotzat jotzen.

Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroa erreferentziazko zentroa da EAEn, odolaren eta

ehunen hornidura bermatzen duena . Hala ere, sindikatuek salatu dutenez, langileek “diskriminazio anakronikoa eta bidegabea” jasaten dute, eta ez da aitortzen egiten duten lanaren garrantzia.

Sindikatuek deitoratu dute, nahiz eta mahai sektorialean gatazka konpontzeko proposamen bat egin, Osakidetzak aldebakarrez uko egin ziola. Geroztik, gai horri buruz hitz egiteari uko egin dio, salatu dutenez. Gogorarazi dute Eusko Legebiltzarrak berak eskatu diola Osakidetzari egoera horri amaiera emateko.