BERRIZKO OSASUN ETXEA
Bi mediku gutxiago egongo dira

ELAk jakin duenez, Berrizko medikuntza zerbitzua murriztuko du Osakidetzak: hiru mediku beharrean, bakarra izango da aurrerantzean. Orain gutxi, lan kargari eta eskariari erantzuteko, bi mediren ordez hiru izatera pasa ziren. Ondorioz, murrizketa bat ekarriko du oinarrizko zerbitzu publiko batean, orain arte 4.600 biztanleri arreta eman diona.
Mediku bakarra izanik, lan kargak areagotuko zaizkio eta profesional horren arrisku psikosozialak handitu. Horrek eragin kaltegarria izango du itxaron zerrendetan eta herritarrei eskaintzen zaien zerbitzuaren kalitatean.
ELAk hainbatean salatu du Osakidetzaren murrizketa politika. Eta Berrizeko beste adibide bat da. Hain zuzen ere, murrizketa politika horren harira, greba ugari deitu dira Osakidetzan eta sektore publiko osoan azken urteotan, bertako profesionalek jasaten duten desegitea, prekarietatea eta gainkarga sistematikoa salatzeko. ELAk behin eta berriz salatu du, Osakidetzak esaten duen langile eskasiaren atzean, prekarizazioa besterik ez dagoela.
ELAk azpimarratu nahi du ez dela murrizketa isolatu bat, baizik eta azken urteotan jasaten ari garen murrizketa zerrenda luze baten beste adibide bat (Amoroto eta Mendexa kontsultategiak, San Martin, Zumarraga, ESI Barrualde, Deustu, Areilza, Bergara, Bidezabal...), eta Osakidetzari eskatzen dio egoera guztiak lehengoratzeko, batez ere Lehen Arretan.