OSAKIDETZA

Biltegietako langileek zerbitzuaren zentralizazioak ekarriko duen pribatizazioa salatu dute

2023/05/29
ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek deituta, Gurutzetako, Basurtuko eta Galdakaoko ospitaleetako biltegietako langileek salatu dute Osakidetzak zerbitzua desegin eta pribatizatu nahi duela, enpresa pribatuen esku utzita. Hala adierazi dute hiru ospitaleen aurrean egindako elkarretaratzeetan. Bertan adierazi dute Osakidetzak zerbitzua zentralizatu nahi duela dioenean, badagoela ezkutuko helburu bat: biltegiak ixtea eta kudeaketa enpresa logistiko bati azpikontratatzea. Mobilizazio horiek maiatzaren 15ean egindakoei batu zaizkie. Gainera, langileek masiboki egin zuen bat maiatzaren 18ko eta 19ko grebekin, Osakidetzako asmoen kontra.

Sindikatuek gogorarazi dute zerbitzuen azpikontratazioak enpresa pribatuak aberastea baino ez dakarrela, betiere diru publikoaren kontura, enplegu publikoa suntsitzea eta aldi baterako langileak kaleratzea.

Gauzak horrela, Osakidetzari eskatu diote berehala gelditu dezala proiektua, informazio guztia helaraztea sindikatuei eta bermatu dezala zerbitzu guztien titulartasuna eta kudeaketa publikoa izango dela %100ean.