Bizkaiako Osakidetzako langileek lanuztea egin dute gaur

Osakidetzako Mahai Sektorialeko %100eko ordezkaritza duten sindikatuok (SATSE, ELA, LAB, SME-FFHH, CCOO, UGT eta ESK) Osakidetzak negoziatzeko borondate erreal bat erakutsi arte mobilizazioekin jarraitzekoa asmoa berretsi dute. Bestalde, gaurko lanuztearen jarraipena zabala izan dela azpimarratu dute.
Berriz ere gehiegizko Gutxieneko Zerbitzuak salatu dituzte. Hainbat zerbitzutan eta ia Eskualdeetako Ospitale guztietan salbuespena izan dira greba egiteko aukera izan duten langileak.
Osakidetzako Mahai Sektoriala inolako akordiorik gabe bukatu zen astelehenean. Osakidetzak zehaztu zuen gai bakarra EPEan 474 plaza deitu beharrean 484 deitzea izan zen, langileei egindako beste iseka bat.
Datorren abenduaren 4ko deitutako grebak aurrera egingo duela adierazi dute sindikatuotako ordezkariek. Osakidetzak ez badu enpleguaren aldeko apustu argia egiten, ez badu zerbitzuaren kalitatea bermatzen eta ez badira garapen profesionalaren eteteak suposatu duen soldata eskala bikoitza kentzen mobilizazioekin jarraitzeko asmoa berretsi dute.