Ikastaroak: EPE Osakidetza 2011-2012
ELAk eskaintzen dituen ikastaroetan parte hartu nahi dutenei jakitera ematen diegu aipaturiko ikastaroak martxoarekin batera hasiko direla. Behin hasi eta gero, 2 asteko etenaldia izango dute (Aste Santua eta Pazko Astea, apirilaren 2tik 15era arte), eta amaiera apirilaren bukaera aldera izango da.
Izen-ematea:
ELAren web-orriaren bidez edo sindikatuko egoitza nagusietan. Otsailaren 24ra arte onartuko dira izen-emateak.
Ikastaroak arratsaldeetan bakarrik emango dira.
Ikastaro bakoitzaren datak eta ordutegiak posta elektronikoz emango dira jakitera, lurralde bakoitzean desberdinak dira-eta.
Xehetasun horiek eta ikastaroak zein lokaletan emango diren laster batean iragarriko dira ELAren web-orrian (EPE-Osakidetza 2011-2012).
Arabako lurraldea
Bizkaiko lurraldea
Gipuzkoako lurraldea