Deialdia: 2014ko bekak eta laguntzak, osasun-arloko profesionalen prestakuntzarako

2014/07/16
Uztailaren 15ean Osasun Sailak uztailaren 8ko Agindua argitaratu du EHAAn. Agindu horren bidez osasun-arloko profesionalen prestakuntzarako 2014ko beka eta laguntza-deialdia egin da.

Deialdiko bekak eta laguntzak hauexek dira:

  • Atzerriko ikastegietako ikastaroak eta egonaldiak egiteko bekak eta laguntzak.
  • Osasun-kudeaketaren gaitasunak Estatuko ikastegietan hartzeko bekak eta laguntzak.

Jasotzaileak: Unibertsitateko goi-mailako eta erdi-mailako tituludunak izatea, eta EAEko udalerriren batean erroldaturik egotea eskaria aurkezten den eguna baino urtebete lehenagotik.

Prestakuntzako pertsonalak ezin izango ditu beka eta laguntza horiek eskuratu.

Eskariak aurkezteko epea hilabetekoa da, hau da, 2014ko uztailaren 16tik abuztuaren 15era arte.

Eskaria elektronikoki bete behar da hurrengo helbidean:

http://www.osakidetza.euskadi.net/r85-pkproc01/es/contenidos/ayuda_subvencion/becas_for­macion_2014/es_def/index.shtml

Ikus agindua