DUE-Gradu baliokidetasun errege-dekretu proiektua
Bestalde, Erizaintza Dekanoen Nazio Konferentziak 2014ko otsailaren 17an bilera izan zuen Hezkuntza Ministerioarekin, bilera horretan Baliokidetasunen Errege-Dekretu bati buruzko informazioa eman zuten. Gai honek DUE titulua 2. mailan (Gradua) barnebiltzeko aukera zabaltzen du, egungo Graduek dauzkaten efektu eta eskubide akademiko berdinekin. Inola ere ez da Gradu titulua banatuko. Gradu titulua jaso ahal izateko moldaketa-ikastaro bat egin beharra dago. Erizainen Dekanoen arabera ikastaro hauek oso balorazio onak jaso dituzte ikastaroak egin dituzten profesionalen aldetik. Erizainen Dekanoen arabera Erizain-Lanbidearen Mahai Estatalak behartu du preskripzioak eman ahal izateko Diplomatuek ikastaro bat egin behar izatea, Osasun Ministerioarekin sinatutakoaren arabera.
Errealitate bakarra da oraindik ez dela aldaketa hau arautzen duen Dekreturik onartu. Martxoak 5ean Espainiako Goi-Hezkuntzen Kualifikazio Markoa aldatu egin zen, baina ez zen erizainen aipamenik egin.
Egoera hau sinestezina da, Erizainen-Lanbidearen Mahai Estatalaren eta unibertsitateko eremuaren arteko informazio gurutzatu kontrajarriak daude. Bakoitzak bere lorpenak “saldu” nahi ditu, edo bezeroak bilatu, eta gaiak jotako pertsonek ez dakite zer gertatuko den.
ELAk uste du Boloniako markoak inposatutako aldaketek behar bezalako moldaketak izan behar dituztela eremu guztietan, aurreko tituluek balio bera izaten jarrai dezaten, hau da, ondoren eratorritako aldaketa kurrikularrek ezin dute ondorio txarrik izan aurreko tituluetan. Osakidetzari dagokionez, klasifikazio taldeak moldatu ditzala exijitzen diogu errealitate berriaren arabera berklasifikazioak ondorio ekonomikoak izan ditzan.
Euskal Herrian, 2014ko martxoaren 13an