Ebolarekin hartu beharreko neurri guztiak ez dira nahikoak
Abuztuan iada Ebolaren protokoloen komunikazio eza salatu genuen, protokolo horretan neurri erraz batzuk gehitzea eskatu genuen eta ez ziguten kasurik egin. Ssusmagarria den gaixoa edo baieztatuta dagoen kasua itxarongela batean bai Osasun Zentruan bai Etengabeko Arreta Gunean bai Ospitaleko Larrialdietan beste gaixoekin ez egoteko neurria eskatu genuen eta ez zuten protokolora gehitu. Hartu beharreko babes neurri guztiak, informazioa, formakuntza profesional guztientzako eta erabili behar ziren baliabide guztiak eskura jar zezaten eskatu genuen, hori ere ez dute bete.
Gaur esan dezakegu eskatu genuen guztitik oso gai gutxi izan zutela kontutan. Ministerioko protokoloan argi eta garbi esaten du gaixo bat heldu bezain laster baldintza klinikoengatik eta epidemiologikoengatik galdetu eta baiezko kasuetan beste gaixoekin itxarongelan egotea sahiestu behar dela, Osakidetzako momentuko protokoloan neurri hau ez dute beharrezkoa ikusten eta ez dute gehitu, gaixoa itxarongeletan egotea posible da, beraz.
ELAk salatu nahi duen beste neurri bat, horrelako kasuak aurkitu ditzaketen profesional guztiak ez dituzte formatu. Bakarrik protokoloak behin izan dituztenean email bitartez igorri dizkiete langileei eta Gizabanakoen Babeserako Ekipamendua erabiltzeko egin duten praktika bakarra jantzia nola ipini eta nola kendu erakusten duen bideo bat zabaltzea izan da. Formakuntzaz hitz egiterakoan ez da informazioa sakabanatzea bakarrik benetako trebakuntzaz ere ari gara, jantzia nola jarri eta nola kentzearen benetako praktika egiteaz ari gara.
Sindikatuekin ez da negoziatu ebola kasu susmagarriak hartatuko dituzten pertsonak aukeratzeko irizpidea. Eta ez da aukerarik eman ahal den neurrian bolondres bitartez aukeraketa egiteko.
Gure erreferentziako ospitalean orain arte izan ditugun babes jantziak ez zituen beharreko babes neurriak betetzen eta urriaren 8an benetan neurriak betetzen dituzten jantziak arreta emango zaien zerbitzuetara heldu ziren, larrialdietako arretan jantziak giltzapean daude eta jantziaren erabilpena giltza daraman pertsona aurkitu arte atzeratuko da. Gainera, zentruetara bidalitako ekipo guztiek ez dituzte Ebolaren aurkako babes maila betetzen.
Amorebietako Etengabeko Arreta Guneraren kasuan han aurkitzen diren langileak hiru dira, zelaria gaixoen mobilizazioan parte hartzen duen profesionala izanda, erizaina eta medikua, hemen bakarrik boligrafo baten tamaina duen 2 Gizabanakoen Babes Ekipoak zigilatutako kutxak bidaltzea erabaki dute.
Guzti honen ondorioz Abuztuan ELAk Osakidetzako Osasun Batzorde Korporatiboaren premiazko bilera eskatu genuen, zalantza guztiak argitzeko. Oraindik orain ez dugu bilera hori izan. Are gehiago, egin ditugun eskakizun gehienei muzin egin diete. Susmagarriak ziren 4 kasu izan ditugu iada eta zorionez ez ziren baieztatu baina hartu behar diren neurri guztiak har daitezen nahi dugu Madrilen izandako kasua gerta ez dadin. Batzorde Korporatiboaren premiazko bilera eskatzen jarraitzen dugu eman beharreko neurri guztiak adosteko.
Gure osasun sisteman eta bere profesionalengan konfidantza osoa dugu. Badakigu kasu isolaturik egongo balitz gaixotasuna zabaltzeko aukerak oso txikiak direla, baina Osakidetzaren lana hobetu daiteke.
Era berean, berriz ere adierazi nahi dugu Afrikan inplikazio gehiago izatea ezinbestekoa dela. Ziurrenik Europan egun dugun beldurra pasako da eta infekzioa kontrolatuko dugu. Bien bitartean Afrikan jendeak hiltzen jarraituko du eta gaixotasuna kontrolatu ezean Ebola berriz ere Europara bueltatuko da. Lotsagarria da Kuba izatea gai honetan nazioarteko ekintzaren lidergoa daraman herrialdea, eta aldi berean askoz ere baliabide gehiago dauzkaten herrialdeek deus ere ez egitea. Eusko Jaurlaritzari eskatzen diogu biharko Lurraldearteko Kontseiluan Afrikan bertan burutzeko ekintza bultza dezala. Egun aurretik ezer egin ez izanaz damutzen gara, espero dezagun berriz ere damuzeko arrazorik ez izatea.
Euskal Herrian, 2014ko urriaren 9an.