ELA-k erizaintza eta fisioterapia a1 taldearen parte izan behar dela eskatzen du
ELA Erizaintzari eta Fisioterapeutei lanbideen klasifikazioan merezi duen errekonozimenduaren aldeko borrokan jarraitzen du. Boloniako prozesuaren ondorioz A2 taldea desagertzen da eta Erizaintza eta Fisioterapia A1 taldean klasifikatu egiten da.
Eusko Jaurlaritzak Enplegu Publikoaren Legearen bitartez laneko erreforma bat eginez, langileriaren lan baldintzen aldaketa bideratu nahi du (lan munduan sartzeko momentuan baldintza txarrak ezarri, langileen mugikortasun osoa patronalaren eskuan utzi...)
Lege honen bitartez Erizaintzako langileria, Fisioterapeutak, Emaginak eta Erizain Espezializatuak A2 taldearen parte izatera zigortu nahi ditu.
ELAk prestatutako txostenen EEPLaren zirriborroari alegazio ugari egin dizkio, hauen artean, 1go Eranskineko 61. artikuluaren beharrezko aldaketa eskatu dugu, bertan klasifikazio talde berrien artean Erizaintzak eta Fisioterapeutak egokitu behar den taldean sartzea eta ondorioz merezi duen ondorio ekonomikoak egi bihurtzea.
ELAn gure Erizaintzako eta Fisioterapiako langilerian sinisten dugu eta hauek merezi duten onarpenaren alde borrokatuko dugu.