ELA-ko ordezkariek osakidetzeko grebak egingo dituzte

2014/10/27
ELAK Osakidetzari jakinarazi dio bere delegatu guztiek sindikatuek deitutako greba egun guztiak egingo dituztela eta greba deskontuak egin behar zaizkiela.

ELAk komunikatu bat erregistratu du Osakidetzari jakinarazteko sindikatuko delegatu guztiek sindikatu guztien artean adostutako greba egunak burutuko dituztela.

Ondorioz, Osakidetzari egindako komunikatu honen ondoren sindikatuko militanteei ere greba hauei dagozkien deskontuak egin beharko dizkiete.

Komunikatu honen bitartez ELAk mobilizazio hauekin duen konpromisoa erakutsi nahi izan du, lan-baldintza duinak dauzkan kalitatezko osasun publikoaren aldeko jarrera irmoa izango dugula, hain zuzen.

ELAk bereziki enplegu sorreraren eta lan-kargen murrizketaren aldeko apustua azpimarratu nahi du. Hau da gure mobilizazioen helburu nagusia, galdutako lanpostuak berreskuratzea, behin-behineko kontratazioaren kalitatea hobetzea eta lan-kargak txikitzea.

  • ORDEZKAPENAK LEHEN EGUNETIK EGIN DAITEZEN.
  • LAN-JARDUNALDIAREN MURRIZKETAREN ALDE.
  • ENPLEGUAREN KONTSOLIDAZIOAREN ALDE.
  • SOLDATA DISKRIMINAZIOEN AURKA.

GREBA!!!

Ikusi: giza baliabide sailari bidalitako idazkia