ELA, LAB, UGT, CCOO eta ESK-k osasun arloko langileek bizi duten babesgabetasuna leporatu diete Urkullu eta Murgari Gurutzetako Ospitalera egindako bisitan

2020/05/11
Eusko Jaurlaritzak Gurutzetako ospitalera egin duen bisita aprobetxatuz, koronabirusak gehien zigortu dituenetako bat, ELA, LAB, UGT, CCOO eta ESK-k Urkullu lehendakariari eta Murga sailburuari aurpegiratu diete pandemia betean dauden langileek bizi izan duten egoera eskasa. EPIen falta sistematikoa (langileen osasuna arriskuan jarri duena), langile eta errefortzu falta eta "plangintza eta kudeaketa eskasa" leporatu diote exekutiboari.

eta "plangintza eta kudeaketa eskasa" leporatu diote exekutiboari.

Urkullu lehendakaria eta Murga sailburua Gurutzetako Ospitalean izan dira, koronabirusak gehien zigortu dituenetako batean. Bertan, ospitalearen atarian kontzentratutako langileen kritika jaso dute. , ELA, LAB, UGT, CCOO eta ESK-k deitutako protestan, deseskalada langileentzako zein gaixoentzako segurtasun baldintzetan egin behar dela adierazi dute.

Era berean, langileen lan baldintza eskasak behingoz iraultzeko eskatu dute; izan ere, nahiz eta ahalegin handia egin eta inplikatu, "Zalantzarik gabe, krisiaren erantzuna oztopatu dute".

Azaleko sariez gain, langileek egunero pairatzen duten prekarietateari heltzeko beharra azpimarratu dute sindikatuek. Osasun-zerbitzua egunero bermatzeko baliabide nahikoak eta egokiak behar direla ziurtatu dute. Horretarako, gehitu dutenez, langileak aintzat hartu behar dira, azken urteetan jasan dituzten murrizketak irauli haien lan-baldintzak hobetuz eta enplegua finkatu.