ELA-Osakidetzak akatsak antzeman ditu berriro 2011ko aldi baterako behin betiko zerrendetan
ELA-Osakidetza behin betiko zerrenda horietan zuzenketak egin direla ohartu bada ere, akatsak ere aurkitu ditu, behin-behineko zerrendak argitaratu ziren garaian bezala.
Akatsen artean honako hauek daude: 2008-EPEan azterketa-puntuak lortu zituzten batzuei ez zaizkie onartu 2011ko zerrendan, erreklamazioa ezarritako epearen barruan aurkeztu bazuten ere.
Akats horien ondorioz langile horiek ezin izan dira deialdietara agertu, eta horrek mota guztietako kalteak eragin dizkie, bai soldata-arlokoak, bai lanbide-esperientziarenak (lan egindako denbora).
Langile horienganako kalteak etetearren, ELA-Osakidetzak idazki bat bidali dio uztailaren 3an Osakidetzaren Giza Baliabideen Zuzendaritzari, eraginpeko langile horiei berariazko bide bat irekitzeko, premiazko erreklamazioa egin dezaten, eta oraindik argitaratu ez diren zerrenden kasuan dirauten akatsak zuzendu ditzaten.