ELAk Osakidetzaren pribatizazio politika salatzen du
Pausoz pauso Osakidetzak dituen biltegiak esku pribatuetara pasatzen saiatzen ari da.
Hasera batean (lizitazioa argitaratu dute) Arabako Hospitalean (HUA, hau da orain arteko Santiago eta Txagorritxo ospitaleak), ondoren Arabako eskualderako zerbitzura eta Osasun Mentalera hedatuz, hirugarren fasean Deba Garaira, eta azkenean Osakidetza osora zabaltzeko asmoa dute, horrela merkatuko enpresei diru iturri berri bat emanez.
Hortaz, asko jota hamar urte barru Osakidetza guztiko Biltegi zerbitzua esku pribatuetan utzita izateko asmoa dutela adierazi dute, gaurdanik egoutz berrietan hontarako tokirik ez dituztelarik aurreikusten.
Gauzak horrela joanik, ez luke bakarrik langilegoarenganako kaltea sortuko (finkoak ez direnei entrepresa berriari beraien zehaztasunak jakinaratze soileko konpromezuaz jabetuko direla aurreratu diete iadanik) osasun sistema publiko beraren aurka ere joango bait lirateke.
Osakidetzako nagusien iharduera honek zerbitzu publikoaren aurka jotzeaz gain, berak harturiko konpromezuak ez betetzea darama, zerbitzu bera ere kaxkartzera eramango duelarik.
Guzti hau ikusirik ELAk Osakidetzako Zuzndaritzara jo du, prozesua berehala bertan behera utz dezatela eskatuz, eta Alorreko Mahai Negoziatzailea biltzeko eskaera luzatuz.
ELA ren ustez, hau ez da bakarrik hasera batean eragina izango duen ezparruaren kalterako neurria, baizik eta Osakidetza osoari eta Euskal Osasun Publikoaren aurkakoa da, ondorioz guztion erantzuna jaso behar duela azpimarratzen duelarik.
ELA k ez du zilegitzat jotzen Gobernua dagoenetan egonik honelako erabakiak hartzea.
Guztion arazoa izanik, Osakidetzako langileon Ordezkaritza duten organoetara (Batzorde ezberdinak) eramango du gaia, ahal den erantzun tinkoa eman diezaiegun.