ELA sindikatuak: osakidetzako ope an arazoak dirautela salatzen du
TER Teknikarien kasuan, 845 pertsona aurkeztu ziren 40 plazetarako deialdira, horietako batekin jabetze asmoz.
Baina bakarrik 17-k, hau da % 1´90 ak, lortu zuten azterketa gainditzea, hau da eskaintzen ziren plazen kopuru erdia ere ez.
Prozesu honen garapena desastre hutsa izan zela salatu beharrean aurkitzen da ELA sindikatua.
Azterketa haseran galderetatik 5 balio gabe geratzen zirelaz ohartu zutuzten, azterketa egin bezain laistar beste 12 ere baliogabeak zirela, eta oraindik ikusi behar pardaideek egin zitezkeen baliogabetze eskaeren ondorioak.
Lotsagarria iruditzen zaigu honelako gauzak gertatzea, eta galdera datorkigu: Epaikideek eta Osakidetzako OPEren arduradunek galderak ez prestatuz gain irakurri ere ez ote zituzten egin ?.
Guzti honen ondorioz, ateratako plazak, kopuru urria izan arren, bete gabe gera daitezke.
ELA sindikatuak gertatakoa salatuz gain, Osakidetzaren erabakiz sindikatuak prozesutik kanpo gaudela ohartaraziz, eta ELArekin adosturiko baldintzak ez dabiltzatela betetzen azpimarratuz, ardurakizunak eskatzen ditu eta gutxienez 40 plaza hauek parte harturikoen artean banatuak izan daitezen behar diren neurriak har ditzatela aldarrikatzen dugu.
ELA/Osakidetza Saila, 2012 / uztaila / 23